gure Faceboock bisitatu
TALDEAREN ABIAPUNTUA (2004)

Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan zuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin atontzen aritu ziren Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz. Hala, emanaldiz emanaldi, taldea sendotu eta finkatu zen, hasierako asmoa hori ez izanagatik ere.

LEHEN CD-LIBURUA (2006)

Emanaldiak eskaintzen bi urte pasatu eta gero, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen Biziago sentitzeak… izeneko disko-liburua. Lan hartarako hainbat testu eta kantu berri sortu ziren, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, hasierako hiru lagunez gain, bi kide gehiago ere bildu ziren proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta (tamalez, goizegi itzali zaigun) Mikel Errazkin.
2007ko uda arte, guztira, Euskal Herriko nahiz Kataluniako ia 40 tokitan izan ziren Mugaldekoak: Beran, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donostian, Irunen, Senperen, Durangon, Lleidan, Bartzelonan… Bide emankorra, beraz.

HIRUGARREN ETAPA (2010-2012)

Bi urte eta erdiko atsedenaldiaren ondotik, hirugarren etapa bati ekin zion taldeak, bertan lau lagun zeudelarik: jatorrizko mugaldeko Edu, Beñardo, Raul eta taldera etorri berria zen Mattin Sorzabalbere musikaria. Azken hiru urteotan, Begiak lekuko izeneko ikuskizuna eta CD-liburua prestatzen aritu da laukotea, lasai, erritmo naturalean.

Gure ibilbidea