MUGALDEKOAK

TALDEAREN ABIAPUNTUA (2004)

Mugaldekoak taldeak SUSA argitaletxeak 2004an argitara emandako izen bereko poema liburua izan genuen abiapuntu. Liburu hartako zenbait testu pop-rock, folk, blues eta country kutsuko musikarekin prestatzen aritu ginen Edu Zelaieta idazlea, Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariak, liburua jendaurrean aurkezteko asmoz.

LEHEN CDa (2006)

35 emanaldi inguru eskaini eta gero, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan disko-liburua. Hainbat testu eta kantu berri sortu ziren, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, bi kide gehiago bildu zitzaizkigun proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta (goizegi itzali zen) Mikel Errazkin.

BIGARREN CDa (2012)

Atseden baten ondotik, lau lagun hasi ginen hurrengo lana prestatzen: jatorrizko  mugaldeko Edu, Beñardo, Raul eta taldera etorri berria zen Mattin Sorzabalbere musikaria. Hiru urte inguru aritu ginen laukote gisa Begiak lekuko lana aurkezten, Euskal Herrian eta Katalunian. Etapa horren azken urtean, Joseba Baleztenak jardun zuen laugarren mugaldeko.

TRILOGIA OSATUA (2017)

Hirugarren CDa prestatzen aritu gara hasierako hiru lagunok, geure erritmo bidasotar-gasteiztar-brasildarrean, pieza hibridoen trilogia osatu nahian. Horretarako, baina, inguruko hainbat adiskideren laguntza izan dugu: Xavi, Ander, Monika, Morau, Petti, Idoia, Kotte, Begoña, Mathilde, Josevisky, Mikel, Asier, Haritz, Adam, Rita, Daniel, Pierre, Maryse…