• ABEDUAREN 14an
    ZUBIPUNTA 23:00etan, ERRATZU

  • MUGALDEKOAK BAND

MUGALDEKOAK eta MUGALDEKOAK BAND:

mugaren bi aldeetan aise ibiltzeko

Nola mugak, gutienez, bi alde dituen, bi aldeetan aise ibiltzeko proposamena egin nahi dugu. Batetik, jatorrizko formatua, kultur giro lasaiagoetan literatura eta musika uztartzen dituen emanaldia: idazlea eta musikariak aritzen dira oholtzan. Bertzetik, formatu berria, bereziki taberna, ostatu eta musika-aretoetara egokitzen den kontzertu-proposamena: musikariak aritzen dira jendaurrean.

Bigarren formatu musikal honi MUGALDEKOAK BAND deitu diogu. Bertan, taldearen hiru diskoetatik hautatutako kantuak entzuteko aukera egonen da. Horretarako, banda soinu osoa izateko asmoz, lau musikari aritzen dira mugaren inguruan:

TALDEKIDEAK:

Raul Garcia Etxeberria: gitarra elektrikoa, bozak, harmonika, lap steel-a

Beñardo Goietxe Laurnagarai: boza, gitarra elektrikoa eta akustikoa

Xavi Perez “Bull”: baxua eta bozak

Mattin Arbelaitz: bateria

MUGALDEKOAK BAND